Movistar, Caja Rural eta Murias Ordiziako Klasikoan izango dira
Oraindik sei aste falta dira Ordiziako Klasikoa jokatzeko, baina dagoeneko Txapel Gorri elkartekoak buru-belarri dabiltza antolaketa lanetan. Elkartearen asmoa, gutxienez 13 talde ekartzea da, horietn artean World Tour-eko talderen bat. Aurten 92. edizioa izango du lasterketa beterano honek, eta uztailaren 25ean (larunbata) jokatuko da.
Dagoeneko hainbat talde baieztatu dituzte, tartean Movistar, Caja Rural, Burgos BH, Murias, Cofidis Solutions Credits eta Rusvelo. Talde errusiarra askori ezezaguna egingo bazaio ere, dagoeneko 9 garaipen lortu dituzte denboraldi honetan, horietako 4 Sergey Firsanov txirrindulariak
Horiez gain, UCI mailako beste hiru talde ere etortzekoak dira: Efapel (Portugal), Bike Aid (Alemania) eta Team Marseille 13 (Frantzia). Efapel taldeak David de la Fuente, Arkaitz Duran, Alejandro Marque, Helder Ferreira eta Domingos Gonçalves etorriko direla baieztatu du. Bike Aid taldetik berriz, Nikodemus Holder, Maarten De Jonge eta Christoph Schweizer etorriko dira, besteak beste. Team Marseille 13k berriz, Remy di Gregorio, Ignatas Konovalovas, Clement Saint Martin, Evaldas Siskevicius eta Julien El Fares ekarriko ditu.
Txapel Gorri elkarteak azaldu duenez, datozen asteetan jakinaraziko dituzte etorriko diren gainontzeko talde eta txirrindularien izenak.